3.1. DIANAREN DINAMIKA

Talde lanean aritzeko, taldeko kide guztiek parte-hartze aktiboa izan behar dute. Irakasleak proposatu dizuen erronkan lanean hasi aurretik, talde-identitatea landuko duzue, hau da, taldekideak eta haien ezaugarriak hobeto ezagutuko dituzu modu aproposean kolaboratu ahal izateko.

 

Nola egin dezakegu hau?

 

Txantiloi hau hartuko duzue, eta zuei buruzko informazioa betetzen hasiko zarete. Lehen laukian hasiko zarete. Bertan, zuen izena edo goitizena idatziko duzue.

 

Ondoren, hurrengo lerroetan, honako informazio hau idatziko duzue:

 

– Hiru zaletasun.
– Zuen hiru indargune.
– Ohitura bereziak.
– Amets bat / desio bat.
– Taldekide baten inguruan gustukoa duzun zerbait.

 

Lerro bakar bat hutsik duzuenean, ikaskideei buruz gustatzen zaizuen zerbait idatziko duzue haien zutabeetan. Gogoratu taldekide guztiei buruz zerbait positiboa idatzi behar duzuela.

 

Bukatu al duzue? Dagoeneko hemen duzue islatua zuen talde-identitatea!

 

Download

3.2. TALDE IDENTITATEA

Taldeko identitatea prest dugu dagoeneko, baina taldearentzat izena, logo bat eta, beharbada, gure lan guztiak gordetzeko karpeta bat behar dugu.

 

Aurreko jardueran jasotako informazioan oinarrituta, asma ezazue zuen taldearen ezaugarriak islatuko dituen izen bat, eta marraztu logo bat emandako txantiloian. Zirriborroak egin ditzakezue azken bertsioa marraztu eta margotu aurretik.

 

Zenbait jarduera paper euskarrian egin behar badituzue, zuen lanak jasotzeko karpeta handi bat ere sortu beharko duzue. Bertan itsats ezazue sortutako logoa.

 

Download

3.3. IKASLEEN ROLAK

Taldearen identitatea landu duzue, eta taldearentzat izen bat eta logo bat asmatu dituzue dagoeneko. Taldeak lana ongi egin dezan, ezinbestekoak dira kide guztien parte-hartzea eta lana. Horretarako, taldekide bakoitzak rol bat eta horri dagozkion erantzukizunak izango ditu.

 

Irakur itzazue aukeratzeko dauden rolak eta horien erantzukizunak honako taula honetan, eta osa ezazue; taldekide bakoitzak rol bat aukeratuko du, eta unitate honetan dagozkion lanak beteko ditu.

 

Download