6.1. PROTOTIPOAREN PLANIFIKAZIOA

Aukeratu al duzue prototipatzeko eszenarioa? Definitu ditzagun prototipoa sortzeko pausoak. Behar duzuen materialari buruz pentsatzea ere garrantzitsua da. Ikastolan eskuragarri ez dagoen materialen bat behar izanez gero, erabaki nor izango den hori lortzeko arduraduna. Azkenik, gogoratu ezinbestekoa dela taldean lana ondo antolatu eta adostea.

 

Download

6.2. PROTOTIPO DIGITALA

Argi al duzue prototipoa nola sortuko duzuen? Berrikus dezagun planifikazioa, eta has gaitezen prototipo digitala eraikitzen. Horretarako, Tinkercad programa erabiltzea gomendatzen dugu.https://www.tinkercad.com/

 

Programak berak eskainitako tutorialekin saiakeraren bat egitea gomendatzen dugu programa ezagutuz joateko.

 

Gogoratu 3D adibideak dituzten liburutegiak erabil ditzakezula dagoeneko diseinatuta dauden objektuak erabiltzeko (adibidez, autoak, zuhaitzak edo beste elementu batzuk aurki ditzakezu horrelako liburutegietan). Irudi horiek erabilita prototipatze digitala erraztu eta azkartuko da.

 

Azpian, zuen prototipoan txerta ditzakezuen objektuak aurkitzeko 3D liburutegiei dagozkien lotura batzuk aurki ditzakezue. Gogoratu normalean ordena honi jarraitzen:

 

    • – Aukeratutako objektua deskargatu.
    • – Ziurtatu deskargatutako fitxategia “*.stl.” dela.
    • – Tunkercad-en inportatu.

 

Azkenik, prototipo digitalaren argazkia atera eta zuen Google Drive unitatean gorde.

 

3D model LIBRARIES:

 

Thingiverse MyMiniFactory Pinshape YouMagine
Yobi3D RascomRas Repables Libre3D
The Forge Redpah OTHERS

 

 

 

 

6.3. PROTOTIPO FISIKOA

Jarduera hontara iritsi bazarete, prototipo fisikoa egingo duzuela esan nahi du. Gogoan al duzue nola eraikiko duzuen? Begiratu aurretik egindako planifikazio jarduera. Ziurtatu material guztia prest duzuela prototipoa eraikitzen hasi ahal izateko. Benetako prototipoa egiteko ordua iritsi da! Egin ezazue ahal bezain erreala!

 

Bukatzeko, azken prototipo fisikoaren argazkiak atera, eta zuen Google Drive unitatean gorde.