5.1. IDEIA-JASA TALDE TXIKIAN
Egingo dugun hau oso teknika erraza da. Segur aski, arazoei konponbidea topatzeko erabiliko zenuten noizbait. Oraingo honetan, diseinu brief-a kontuan hartuko duzue, eta horren inguruan soluzio desberdinak pentsatuko dituzue.
Hasi baino lehen, gogoratu ditzagun sormenaren arauak!
Sormenaren araudia: :
– Ez epaitu. |
– Ez kritikatu edo eztabaidatu. Beste batzuen sormenean eragina izan dezakezu. |
– Ez ebaluatu azkarregi oraindik prozesuan zaudetenean. |
– Alternatiba desberdinetan pentsatu. |
– Asoziazioak bilatu. |
– Ideia zoroetan pentsatuz aldaketan sinistu! |
Idatz ezazu berriro diseinu brief-a, arazoa zein den argi izateko. Ondoren, ahalik eta ideia gehien sortzeko momentua heldu da!