1.1. ATARIKO BIDEO LABURRA

Ikus dezagun bideo bat unitate honetan zer egingo dugun ikusteko. Adi! Galdera batzuei erantzun beharko diezu eta bideoa ikusi ondoren.

 

Hortaz, zer egingo dugu? Saia zaitez honako galdera hauei erantzuten. Hasieran, binaka lan egin ezazue; gero, partekatu zuen iritzia gainontzeko ikasleekin. Irakasleak lagunduko dizue zalantzekin.

 

– Zer da “Nire ametsetako herria”?
– Zer egin behar duzu?
– Zergatik/ Zertarako egingo duzu?
– Noiz egingo duzu?
– Zenbat iraungo du proiektu honek?

 

Video

1.2. JIGSAW

Jarduera honetan, ekintzailetasunaren esanahia ikasiko dugu. Zer behar dugu ekintzaileak izateko?

 

Jigsaw jardueran, bideo hauetakoren baten ardura izango duzu. Irakasleak esango dizu zein ikusi behar duzun. Bakarka lan egingo duzu, eta taulan zure bideoari dagokion zatia osatuko duzu (arazoa, konponbidea eta ekintzaile on baten ezaugarriak).

 

Ikusi duzun bideoari buruzko taula osatu ondoren, bideo bera ikusi duten ikaskideekin elkartuko zara, zuen erantzunak partekatzeko. Ados al zaude haiekin? Zure erantzunak aldatu nahi dituzu? Edo zerbait berria gehitu nahi al duzu?

 

Prest zaudenean, irakasleak bideo ezberdinak aztertu dituzten beste bi gelakiderekin taldekatuko zaitu, eta zuen erantzunak partekatuko dituzue; modu horretan guztion erantzunekin taula guztia osatu ahal izango duzue.

 

Video 1 Video 2 Video 3

 

Download

1.3. GALDE DIEZAIOGUN!

Orduan, edonor izan al daiteke ekintzaile? Gaur, bertako herritar ekintzaile bat etorriko zaigu gelara, eta bere esperientziari buruz hitz egingo digu. Orain, aukera izango duzu ekintzailetasunari buruz jakin nahi duzuna berari galdetzeko. Presta ditzagun, bada, galdera batzuk harentzat!

1.4. ZER BEHAR DUGU?

Informazio asko lortu al duzue herriko ekintzailearen bisitaren ondoren? Dagoeneko jarduera batzuk egin dituzue ekintzaile izateko ezinbesteko faktoreak ezagutzeko. Orain, taldeka, ekintzaile ona izateko beharrezko ezaugarriak eztabaidatuko dituzue, eta Google Docs txantiloian kopiatuko dituzue.

 

Download