4.1. ASOZIAZIOA

Osatu txantiloia, lantzen ari zaren erronkaren gaineko lore osoa sortuz. Inspirazio gisa, galdera hauei erantzun diezaiekezu, eta erantzunak lorearen petaloetan idatzi.

 

Gogoratu dezagun zer dakigun!

 

– Zerekin erlazionatzen duzu erronka?
– Zer ikuspegi dauka erronkak?
– Zer gogorarazten dizu erronkak?
– Pentsa ezazu erronkarekin erlazionatutako beste alderdi garrantzitsu batzuetan!

 

Download

4.2. OINARRIZKO 6 GALDERAK

Erronka sakonago ulertzeko, saia zaitez galdera hauei erantzuten: “Zer?”, “Nor?”, “Zergatik?”, “Nola?”, “Non?”, eta “Noiz?” Erantzun horiek lagungarriak izango dira gaia hobeto ulertzeko.

 

Galdera nagusiei erantzuteko lagungarri izango zaizkizun galdera batzuk dituzu hemen azpian. Ez diezu guztiei erantzun behar, zenbait kasutan ez lukete zentzurik izango eta.

 

GALDERA LAGUNGARRIAK:

ZER? ZERGATIK? NON?
Zein da arazoa?
Zergatik nahi duzu?
Non dago egina orain?
Zer egin daiteke?
Zergatik da beharrezkoa?
Non egin liteke?
Zer egiten ari dira?
Zergatik da horrelakoa?
Zer gertatzen da?
Zer behar duzu/nahi duzu?
NOR/K? NOLA? NOIZ?
Nork nahi du?
Nola egin daiteke?
Noiz egin daiteke?
Nork nahiko luke?
Nola dago egina?
Noiz erabili nahi duzu?
Nork erabiltzen du?
Nolako ezaugarriak izan behar ditu?
Nork erabili beharko luke?

 

Download

4.3. PARTE-HARTZAILEAK

Erronka aztertzeko orduan, garrantzitsua da bertan zerikusia daukaten pertsona guztiak identifikatzea. Pertsona horiei, parte-hartzaileak deitzen zaie. Saia zaitez pertsona horiek guztiak identifikatzen, eta osatu parte-hartzaileen eskema hau.

 

Download

4.4. DISEINU BRIEF-A

Esplorazio fase bukaerara heldu zara! Beraz, erronkari nola aurre egin behar diozuen erabakitzeko momentua iritsi da! Zer motatako diseinuak konponduko du identifikatu duzuen arazoa?

 

 

Download