2.1. IDEIA-JASA TALDE HANDIAN

Bizi zaren auzoan, herrian, hirian (ikasten duzun ikastolan)… ziur badaudela konpondu nahiko zenituzkeen arazoak “Zure ametsetako herrian” bizitzeko.

 

Pentsa ezazu arazo horiei buruz. Bururatu al zaizu baten bat? Zutitu zaitez, har ezazu irakasleak ekarri duen orritxoetako bat, eta idatz itzazu zure ideiak bertan. Ondoren, joan eta itsats ezazu zure orritxoa (edo zure orritxoak) arbelean. Zure inguruko arazoei buruz pentsatzen ari zarenean, kontuan hartu zure interes eta zaletasunak.

2.2. ZEIN DA ARAZOA?

Orain, ikus dezakegu arbela zenbait erronka bete zaigula. Irakasleak zerrenda bat idatziko du gelakideek idatzi dituzuen erronkekin. Horietatik gehien interesatzen zaizkizun laurak aukeratu, eta osatu honako taula hau. Bete arazoaren kausak eta ondorioak, horrek nola sentiarazten zaituen, eta gai horri buruzko zure interes edo/eta beharrak.

 

Download